SISTEMA INMUNOLOGIKOA
Immunitate-sistema organismoak infekzioaren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da. Mekanismo hauen bitartez organismoak mikrobio patogenoei aurre egiten die, eta baita bere barnean garatzen diren zelula gaiztoak -tumoralak- ere suntsitzen ditu. Halaber, immunitate-sistemak zelula arrotzen sarrera galarazten du.
NOLA DAGO ANTOLATUTA ORGANISMOAREN DEFENTSA?
Defentsarako mekanismoek borroka amaigabea egiten dute, koordinatua eta hierarkizatuta. Defentsa hori mailaz maila egiten da, eta gure gorputzeko hainbat egiturak, organok eta sistemak hartzen dute parte. Defentsarako mekanismo horiek:
- Azalak eta mukosak, lehenengo babes hesia osatzen dute.
- Inbaditzaileek hesi horiek gainditzen badituzte, bigarren mailako babesa dago, mekanismo batzuen bidez ( hantura eta sukarra adibidez) eta fagozito zelulen bidez.
- Aurreko mekanismo horiek nahikoa ez badira, berariazko erantzun immunitarioa ematen zaio; erantzun horretan, zelula mota batzuek eta antigorputzek hartzen dute parte.
ORGANISMOAREN HESIAK
Organismoek kanpoko egiturak dituzte, beste organismo batzuk barnera sartzea eragozteko. Hainbat mota:
- Hesi anatomikoak: azala eta mukosak dira. Azalak keratinazko geruza du eta zauririk ez badago, hesi iragangaitza da. Mukosak epitelio ziliatuak eta jariakinak dituzte, mikroorganismoak sartzea eragozteko.
- Hesi kimikoak: hainbat sustantziak bakterioak garatzea eragozten dute; esaterako: izerdiak.
- Hesi biokimikoak: jariakin batzuek (malkoak,sudurreko mukosa, txistua,…) bakterioen aurka egiten duten entzimak dituzte, esaterako lisozima.
- Hesi ekologikoak: mikroorganismoek kontrako baldintzak izaten dituzte gorputzeko zenbait gunetan, bat gorputzaren tenperatura da.
HANTURA, ORGANISMOAREN LEHENENGO ERANTZUNA.
Hanturak berdin eragiten du mikroorganismo mota guztien defentsa mugatua da, gure jakin batzuetan soilik eragiten du. Zauri bat egiterakoan, zelulek histamina jariatzen dute. Kapilarrak iragazkorrago egiten dituen substantzia da, muskulu lisoa lasaitzen du.Zenbait leukozito mota erakartzen eta aktibatzen dituzte. Lehenengo leukozitoak odoleko neutrofiloak eta monozitoak dira, horiek ehunetara igarotzen dira. Ondoren, monozitoak joaten dira eta zauritutako ehunera iristean aldaketak izaten dituzte eta makrofagoak bihurtzen dira.
Fagozitoek eragin mugatua dute, mikrobio asko fagozitatzen dituzte eta hil egiten dira,ondorioz zornea sortzen da:bakterio eta neutrofilo hilek osatutako likidoa. Zenbaitetan nahikoa izaten da hasierako fagozitosia sartutako mikroorganismoak deuseztatzeko edo egoera sorreran mantentzeko.Horrela bada organismoaren defentsa-ekintza amaitu egiten da.
ANTIGENOAK.
Bere aurkakoa sortzen duena”, definitu daiteke. Immunitate-sistema martxan jartzen duten molekulak eta antigorputz eta T linfozitoekin erreakzionatzen duten molekulak dira. Antigeno bakoitzak bere antigorputzaren sorrera eragiten du, eta biak batzen diren lekuari epitoto edo determinante antigeniko esaten zaio.Antigenoek eta antigorputzek osagarritasun espazialaren bidez elkarreragiten dute, eta lotura ahulen bitartez lotuta daude (hidrofobikoak edo hidrogenozkoak). Immunitate-sistemarentzat gehienetan ez dira arrotzak izaten organismoko molekula determinante antigenikoak. Norberarena eta inorena bereizteko propietate hori auto-tolerantzia da.ANTIGORPUTZAK.
Ugaztunok milioika antigorputz sortzen ditugu. Zelulek euren gene segmentuen konbinazioa aukeratzen dute, milioi bat baino gehiagoren artean. Antigeno arrotza organismoan sartzean, berari dagokion antigorputza sortzen da. B linfozitoak arduratzen dira antigorputzak sintetizatu eta zirkulaziora esportatzeaz. B linfozito batek antigorputz bat bakarrik sintetizatzen du.Antigorputzen egitura, lau polipeptidoz dago osaturik, disulfurozko bi zubiren bidez elkarturik daude. Bi handiak edo astunak dira (H kateak / heavy) eta besteak arinak (L kateak / Light). L-H-H-L multzoak Y itxura dauka.Gizakiok 5 antigorputz mota ditugu eta immunoglobinak deritzate:
- Ig G: guztien %80. Gorputz likidoetan, hau da gehien dagoena eta mikroorganismoetara eta toxinak neutralizatzera lehenengo iristen dena. Plazenta zeharkatzeko ahalmena dauka eta enbrioiaren lehenengo etapetan bera arduratzen da babesteaz. Gerora ere amaren esnetik umearen hesteetara igaroko da eta gorputzera zabaldu.
- Ig A:%13 adierazten du. Plasman eta seromukietan dago.Gorputzaren kanpoko azaleko defentsaz arduratzen da. Bertan bakterioen ugalketa kontrolatzen du.
- Ig M:%6 adierazten du. Infekzio erantzunetan agertu ohi da. Basoen barrualdean dago. Bakterioen aurkako lehen defentsa lerro indartsua da, zelulak banatu eta suntsitzeko ahalmena du.
- Ig D:%0-1 adierazten du.Linfozitoen azalean daude eta antigeno hartzailearen lana egiten du (antigenoak aktibatu eta ezabatu)
- Ig E:sueroan eta kanpo sekrezioetan dago eta %0.002 adierazten du. Organismoaren kanpo azalak babesten ditu eraso patogenoetatik. Baldintza alergikoetan handitu egiten da. Parasito batzuk ere estaltzen ditu eta leukozitoek errazago suntsitu.
SISTEMA IMMUNOLOGIKOAREN DISFUNTZIOAK
HIPERSENTIBERATASUNA: ALERGIAKAntigeno batekiko bigarren kontaktutik aurrera, neurriz kanpoko erantzun bat sortzen da, alergia. Hori sortzen duen antigenoa alergenoa da.
Erreakzio alergikoan 3 fase daude:
1.Sentiberatasuna (halogeno baten eta indibiduo baten sistema immunearen arteko lehenengo kontaktuan ez dira gaixotasun sintomak agertzen).
2.Mastozitoen aktibazioa(Organismoen eta alergenoaren artean gero izango diren kontaktuetan, azken horren molekulak Ig E antigorputzetara lotzen dira, mastozitoen azalean. Bitartekari alergiko izenekoak alergien sintoma askoren eragileak dira).
3.Beranduko erreakzioa edo jarduera immunitario luzea(Alergenoaren diana ehunetan askaturiko substantziek leukozitoak erakartzen dituzte toki horretarantz; gainera, beste zelula immunitario batzuk ere erakartzen dituzte eta horiek, odol korronteak garraiatuak, basoak uzten dituzte alde horretan).
ALERGIEN SINTOMAK
Sentiberatasuna duen indibiduo batek gaixotasun alergikoaren sintomatologia agertzen du. Alergenoarekin egondako kontaktu motaren arabera sintomak desberdinak izango dira:
- azaleko kontaktua: urtikaria, ekzema...
- arnas bidetiko kontaktua: asma, errinitis, doministikuak...
- aho bidetiko kontaktua: sabeleko mina, beherakoak, gorakoak...
Immunitate-sistema eta HIESa
- GIB-ak ehun askoren zelulak infektatzen ditu.
- GIBa ziklo zelularraren une zehatz batean bakarrik erreplika daiteke.
- T linfozitoak suntsitzen ditu birus horrek; T linfozitorik gabe sistema immunea guztiz ahulduta geratzen da.
- GIBaren ahalmen patogenoa larriagotzen duen faktore bat birusaren aldagai piloa sortzeko arriskua da.
GIB-aren azaleko antigenoak T linfozitoen azaleko hartzaile proteikoekin akoplatzen dira. Atxikidura gauzatu ondoren, birusaren material genetikoa T linfozitoren barrualdera sartzen da, infekzioa osatuz.
GIB-ak gehien erasotzen dituen zelulak Th linfozitoak dira (linfozito laguntzaileak). Dena den, makrofagoak eta timoren eta burmuinaren zelulak ere kaltetu ditzake. Gongoil linfatikoetan pilatzen dira birus patogenoak, eta bertatik immunitate-sistemaren hondamena antolatzen dute.
Txertaketa
Antigenoaren eta antigorputzaren artean egon daitekeen espezifikotasunean eta oroimen inmunologikoan oinarritzen da.Motak:
- Mikroorganismo patogenoaren forma ez arriskutsuak edo motelduak:
- Konposatu kimikoen bidez hildako mikroorganismoak:
- Era kimikoan aldaturiko toxina bakterianoak edo toxoideak:
- Antigeno garbituak:
· Txertoak eta bioteknologia
1.Proteina garbituetan oinarritutako txertoak;beharrezkoa da antigeno garbituak isolatzea, antigeno horiek sortzeko geneak klonatzea eta antigorputz monoklonalak erabiltzeak.2.Peptido sintetikoen bidez eginiko txertoak. Teknika immunokimikoak eta ordenagailuz lagunduriko ekipo automatizatuekin egindako ikerketak erabiltzen dira.
3. Peptido sintetiko aktiboekin eginiko txertoak ahotik hartzekoak.