viernes, 25 de marzo de 2011

Arnas aparatuaren gaixotasunak

1.Gaixotasun obstruktiboak.

Gaixotasun hauek duten ezaugarri nagusia arnas.-bideen obstrukzioa da.
Normalean kronikoak izaten dira, gaixoek eztul kronikoa dute, kirola egiteko zailtasun handiak eta gasen trukaketan arazoak dituzte.
Gaixotasun hauen artean honako hauek dira aipagarrienak:
1.Biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoa (BGBK): talde honetan bi gaixotasun daude:

·        Bronkitis kronikoa: muki-jariaketaren ugaritze patologikoa agertzen da, airearen igarobidea oztopatuz.
·        Enfisema: birika-albeoloak handitu egiten dira, mintz albeolo-kapilarra  apurtuz, honela gasen elkaraldaketa eragozten delarik.
 

 
2.Asma: zenbait estimuluren ondoren muskulu leunaren gehiegizko uzkurdura gertatzen da, airearen sarrera eta irteera oztopatuz.

 
BGBK batez ere tabakoa erretzen duten pertsonengan agertzen da. Gaixotasun hauen arrisku faktore nagusia dugu. Erretzen duten pertsonen artean %15-ek BGBK bat garatzen dute. Beraz, BGBKa prebenitzeko dagoen bide garrantzitsuena, erretzeari uztea edo ez erretzea da.
Tabakoa biriketan honako eraginak sortzen ditu:
-Neutrofiloak batzen ditu,beraien jarduera elastasikoa bultzatuz eta,honela, albeoloen zutz elastikoak apurtzen dira.
-Oxidazioa.
-Muki-guruinen hipertrofia, bronkokonstrikzioa eta zilioen mugimenduen eragozpena eragiten du, modu honetan arnas-hodiek aireari jartzendioten   erresistentzia gehitzen da.

 
2.Birikako minbizia

Gizonengan agertzen den minbizi nagusia da eta emakumeengan zein gizonengan, hilkortasun tumoralaren lehen kausa. Batez ere 55-65 urte arteko pertsonengan agertzen da.
Birikako minbizian arrisku faktore nagusietako bat, tabakoa dugu. Minbizi hau duten gaixoen artean %90a erretzaileak dira. Ez erretzaileen artean, agertzen diren birikako minbizien %25a erretzaile pasiboak izateagatik agertzen da. Beraz prebentzioa burutzeko faktore garrantzitsuena erretzeari uztea da. Erretzeari uztean,birikako minbizia izateko arriskua ustez urte gutxituz doa, lehenengo urtean %50a gutxituz eta 10-15 urteren ondoren arriskua ez-erretzaileena bestekoa izango da.
Gure inguruan, prebeni daitezkeen hilkortasun-kausen artean, tabakoa lehena da. Birikako minbizian badaude beste arrisku-faktore batzuk, esaterako:erradona,asbestoa,etab. Baina hauek garrantzi gutxiago dute minbiziaren ehunekoez hitz egiterakoan.
Bestalde, ez dago gaur egun bigarren mailako prebentzio edo “screening” teknikarik birikako minbizia sintomen-aurreko aldian diagnostikatzeko. Normalean, sintomatologia agertzen denerako, birikak hondatuta egon ohi dira.
 3. Tuberkulosia


Micobacterium tuberculosis izeneko bakterioak sortzen duen gaixotasun granulomatosoa dugu. Normalean biriketan agertzen da, baina beste organo batzuetan ere ager daiteke. Gaixotasun hau ez bada modu egokian zaintzen, bakterio honek birika suntsitu egiten du, barrunbe handiak eratuz.
Gure inguruan tuberkulosia gizon gazteengan %70 agertzen da batez ere. Duela zenbait urte, tuberkulosiaren prebalentzia guntxitu egin zen, baina azken urteotan gehituz joan da, HIES-ari loturiko kasu berriak agertu baitira.
Tuberkulosia sortzen duen bakterioa airearen bidez transmititzen da, normalean tuberkulosia pertsona batetik beste batera kutsatzeko, bizikidetzako zenbait hilabete behar dira. Airearen bidez kutsatzen diren gaixotasunen prebentzio-teknikak nahiko mugatuak dira. Gaur egun arrisku handieneko lekuetan bakarri erabiltzen dira, batez ere, osasun zentroetan. Airearen tratamenduko metodoak erabiltzen dira: filtrazioa, izpi ultramoreak,aireztapena,etab.
Bestalde zainketa epidemiologikoak beharrezkoak dira. Pertsona batek tuberkulosia duenean, berarekin bizitzen egon diren pertsonei, tuberkulinaren proba egin behar zaie. Honen bidez, pertsona hau bakterioarekin kontaktuan egon den jakingo dugu. Litekeena da pertsona hau kontaktuan egon arren bakterioarekin, gaixotasuna ez garatzea; kasu horretan kimioprofilaxio ezarriko zaio, farmako baten bidez, gaixotasuna ez garatzeko. Bestalde, gaixotasuna garatzen badu, tuberkulosiaren tratamendua ezarri behar zaio. Tuberkulinaren proba negatiboa denean, hau da, bakterioarekin kontaktuan egon ez denean , ez da ezer egin behar.
Euskal Autonomia Erkideagoan jaio berriei, hilabete bat dutenean, tuberkulosiaren kontrako txertoa jartzen zaie.

 
4.Pneumonia

Bakterio ezberdinek sor dezakete gaixotasun hau, baina arruntena Sterptococo neumonie-a da. Honek biriken inflamazioa eragiten du.
Bakterio hau ere airearen bidez trasmititzen da; beraz, prebentzio-metodoak tuberkulosiaren berberak dira.


 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario