viernes, 1 de abril de 2011

Iraitz-aparatua

1.IRAITZ-APARATUA.


Iraitz-aparatua zeluletako errekuntzan sortutako hondakinak kanporatu ahal izateko balio du. Iraizketan parte hartzen duten organo nagusiak giltzurrunak eta maskuria dira gernu bidez kanporatzeko. Hala ere, izerdiaren bitartez ere kanporatzen ditugu hainbat hondakin.Gure gorputzean odolak zirkulatzen du. Odola giltzurrunetara iristean bertan aurkitzen diren iragazkiek odoleko zikinkeria eta hondakinak garbitzen dituzte. Jasotako hondakinak bildu eta gernua osatzen dute. Gernua ureterretatik pasa eta maskurira pasatzen da. Maskuria betetzen denean pixa galea sentitzen dugu eta gernua uretratik kanporatzen dugu.
Bestalde, ez ditugu hondakin guztiak gernu bidez kanporatzen, izerdiak ere badu bere papera iraitz aparatuan. Gure gorputzeko larruazalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Nahiz eta guruin hauek gorputz guztian banatuta egon, leku batzuetan ugariagoak dira: eskuak, besapeak eta oinazpiak esaterako. Izerdia poroen bidez kanporatzen dugu etengabe eta lurrintzean larruazala freskatzeko eta gorputza maila egokian mantentzeko balio du.Iraiztea honela egin behar da: odola giltzurrunetara iristean, giltzurrunetan dauden iragazkiek odoleko hondakin guztiak jaso eta odola garbitzen dute, jasotako hondakinekin gernua edo pixa osatuz.Gernua ureterretatik maskurira pasatzen da. Maskuria betetzen danean,pixa galea sentitzen dugu, eta txiza egitean gernua uretratik kanporatzen dugu.

2.GILTZURRUNEN EGITURA.

                           
Giltzurrunak, kolore nabar gorria, azal leuna eta indabaren forma duten organo bikotea dira. Giltzurrun batek 10-12 cm-ko luzeera, 6 cm-ko zabalera eta 3 cm-ko lodiera du. Bizkarrezurraren ondoan eta alde banatan kokaturik daude, dortsal lunbarra ornoen altueran. Eskuineko giltzurruna beherago kokatzen da. Giltzurrunak gantz perirrenalez inguratuta daude eta honen inguruan eta guruin suprarrenala ere inguratuz, zuntzezko kapsula ageri da.


3.GERNU-BIDEAK.


A)Ureterrak: Psoas muskuluarekin erlazionatuta dauden hodii muskularrak dira, maskurian isurtzen direnak. Hiru ataletan bana daitezke: abdominala, iliakoa eta pelbikoa. Bestalde, ureterrek bi atal estu aurkezten dituzte, ureteropelbis bilkura eta ureterobesikal bilkura.
Ureterrak hiru geruzaz osatuta daude: mukosa, epitelio poliorfo eta pseudoestratifikatuaz eratua; muskularra, barruko geruza longitudinala eta kanpoko geruza zirkularraz osatua, eta adbentizia.
Baskularizazioa, giltzurrun-arteriatik, ugal-arterietatik (espermatikoa eta obarioa) eta gerri-arteriatik dator. Benak arteriak laguntzen dituzte. Bestalde inerbazio sinpatikoa, parasinpatikoa eta sensitiboak dituzte.

4.PATOLOGIAK.


1.Giltzurrunetako minbizia:

Giltzurrunetako minbizia pertsona nagusiengan 55-60 urte eta batez ere gizonengan agertzen da. Honen arrisku-faktore nagusiena, onakoak dira: tabakoa, kadmioa, dialisiak sortzen dituen kisteak eta faktore genetikoak.

Zirkulazio aparatua

Zirkulazio Aparatua

Zirkulazio-aparatua edo aparatu kardiobaskularra giza gorputzean odola garraiatzen duen sistema da, arteriak, zainak eta bihotza elkarrekin lotuz.Aparatu honen gaixotasunak diagnostikatzen eta tratatzen ondorengo bi espezialitate medikoak arduratzen dira: Kardiologia eta Kirurgia kardiobaskularra.


FISIOLOGIA

Alde batetik, oxigenoa (O2) eta elikagaiak dituen odola arterietatik banatzen da gorputzean zehar, organo guztietan, beti ere bihotzak bidalitako bultzadekin (taupadak). Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Birikak - Biriketako zainak - Ezkerreko aurikula - Ezkerreko bentrikulua - Aorta arteria - Arteria periferikoak - Organoak.Bestetik, organo guztietatik bihotzera bueltan, karbono dioxidoa (CO2) eta hondakinak bidaiatzen dira zainetatik. Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Organoak - Zain periferikoak - Kaba zaina - Eskuineko aurikula - Eskuineko bentrikulua - Biriketako arteriak - Birikak.Arnas-aparatuarekiko loturari esker, biriketan gasen (O2 eta CO2) elkar-trukatzea gertatzen da, oxigenoa gorputzean sartuz eta azido karbonikoa kanpora ateraz.Gernu-aparatu eta digestio-aparatuarekiko loturari esker, bestela, elikagaiak eta hondakinak gorputzetik sartu eta kanpora ateratzen dira, aparatu kardiobaskularra beti ere garraio lanak eginez.




1.Ziklo kardiakoa.


Bihotz-taupada bakoitzean aurikuletan etabentrikuluetan egoera batzuk errepikatzendira. Ziklo kardiako horren barruan laxatzekofase bat dago, diastole deritzona, eta jarraianbeste bat, uzkurtzeko fasea, sistole deritzona.

1.Sistole aurikularra: aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola balbula aurikulo-bentrikularren bidez bentrikuluetara igarotzen da.

2.Sistole bentrikularra:Balbula aurikulo bentrikularrak itxi egiten dira eta horren ondoren bentrikuluak uzkurtu egiten dira. Balbula semilunarrak ireki egiten dira eta odola arterietara igarotzen da. Bihotz taupada bakoitzean ezkerreko bentrikulutik irteten den odol-bolumenari bolumen sistolikoa deritzo.

3.Diastole bentrikularra: odola bentrikuluetatik irteten denean, semilunar balbulak itxi egiten dira, aurikulo bentrikularrak ireki, bentrikulua laxatu egiten da eta odola aurikuluetatik bentrikuluetara igarotzen da, horren ondoren sistole aurikularra berriz hasteko.


2.Odol fluxua.


Hemodinamika odol-fluxuak hodi eta bihotzean zehar betetzen dituen lege fisikoen azterketa da.
Odol-fluxua presio-gradientearekiko zuzenki eta erresistentziekiko alderantziz proportzionala da. Odol-fluxu zirkulazio-sistemako puntu jakin batetik denbora unitateko pasatzen den odol bolumena da. Odola presio ezberdintasunak direla eta, zirkulazio sisteman zehar mugitzen da, presio handia dagoen lekutik preio txikiagokorantz.
Bihotzeko ezkerreko bentrikulutik urruntzen garen heinean, hodietako presioa jaitsiz doaz.Ezkerreko bentrikulua eta eskuineko aurikuluaren artean dagoen  presio ezberdintasun horrek odola zirkulazio-sistema guztietan zehar mugiarazten du.
·        Hodien luzera: Zirkulazio-sisteman hodien luzerak konstante dirau.
·        Odolaren likatasuna: Zenbat eta odol likatsuagoa izan erresistentzia handiagoa aurkituko du.
·        Hodien erradioa: Bi arrazoi direla medio hauxe da aldagai garrantzitsuena.

Patologiak.


Tabakismoa: Aldagarria den arrisku-faktore nagusia da, kardiopatia iskemikoarekin eta odol-hodien gaixotasunarekin erlazio zuzena daukana. Lehen mailako prebentzio-neurri bakarra erretzeari uztea da.

Hiperkolesterolemia:Kolesterolari buruz hitz egitean, gorputzean duen neurria arrisku-faktore nagusia da. Hau da, gorputzeko kolesterola 200mg/dl baino altuago bada, eritasun kardiobaskularrak garatzeko arrisku handia dago.




 
 

Bihotza

1.BIHOTZA


Bihotza egitura konikoa duen hiru geruzaz (endokardioa,miokardioa eta perikardioa) osatutako organoa dugu. Lau barrunbe aduzca, bi aurícula eta bi bentrikulu, odol-hodi nagusien komunikabideak osatuz. Bihotza toraxean kokatua dago eta zirkulazio-errai nagusia da.

a)Bihotzaren aurpegiak.


Aurreko aurpegiak bihotza bere kokaera bentralean aurkezten du. Batez ere askuineko bentrikuluaz dago osatuta. Eskuineko bentrikulua eskuineko aurikularen eta ezkerreko bentrikuluaren artean kokatzen da. Eskuineko bentrikulutik birika-enborra irteten da eta honen gainean aortaren makoa dago, ezkerreko bentrikulutik irteten dena.
Atzeko aurpegiaren eskuin aldean eskuineko aurícula kokatzen da eta ezkerrean ezkerreko aurícula. Eskuineko aurikulan, beraz, beheko eta goiko kaba benak bukatzen dira eta ezkerreko aurikulan, birika-benak. Aurpegi honen goialdean, birika-enborraren banaketa agertzen da, bi birika-arteriak sortzen direlarik, eskuinekoa eta ezkerrekoa. Bestalde, engorraren banaketaren gainean aortaren makoa kokatzen da.
Bihotzaren beheko aurpegia, diafragmaren gainean kokatuta dagoena, ezkerreko bentrikuluaz dago osatuta batez ere.




b) Bihotzaren barrunbeak.

1.Aurikulak.

Eskuineko aurikulan goiko kaba bena eta beheko kaba bena bukatzen dira. Hauek gorputz osoan bildutako odol ez-oxigenatua bihotza ekartzen dute, bertatik biriketara oxigenatzera joan dadin. Aldi intrauterinoan, eskuineko aurikulara heltzen den odol ez-oxigenatua ezkerreko aurikulara igotzen da, bien arteko tabikean dagoen zulo batean zehar. Zulo honi zulo obala deritzo. Zulo hau garapenean zehar itxi egingo da. Bihotzren itzulera benosoa sinu koronarioan jasotzen da eta honen sinu koronarioaren zuloa zulo obalaren azpialdean kokatzen da.

Ezkerreko aurikulan birika-benak bukatzen dira. Hauek biriketatik odol oxigenatua elkartzen duta bihotzera, bertatik gorputz osora zabal dadin.

2.Bentrikuluak.

Bentrikuluek osatzen duten muskulatura aurikuletakoa baino garatuakoa da. Bentriluek bihotzera heltzen den odola bultztu behar dute, nolabait, bai gorputz osora, bai biriketara.
Horma muskular honetatik luzapen batxuk irteten dira, muskulu papilarrak deritzenak. Muskul hauetan balbula  aurikulobentrikularren korda tendinosoak kokatuko dira. Balbulen balben posizioa hauen bidez kokatzen da, balbulak zabal edo itxi daitezen . Korda tendinosoak balbulen balben eta muskulu papilarren artean ezartzen diren tendió-kordak dira.
Eskuineko bentrikulutik birika-enborra irteten da, bentrikuluetara heltzen den odol ez-oxigenatua biriketara eramateko. Ezkerreko bentrikulutik aorta irteten da, biriketatik bihotzera datorren odol oxigenatua gorputz osora banatzeko.





 d)Bihotz-balbulak.

1.Balbula aurikulobentrikularrak.

Balbula hauek aurícula eta bentrikuluen artean kokatzen dira odolari noranzko batean bakarrik igarotzen uzbeko. Balbulak balba batzuek osatzen dituzte eta hauetatik korda tendinosoak luzatzen dira; muskulu papilarrei batzen zaizkie hauek. Balbulak Ixtln direnean, korda tendinosoek balba aurikulara atzeratzea galarazten dute, muskulu papilarrak gogor teinkaturik daudelako.
Diastolean (bentrikuluen betetzea) balbak banatu egiten dira, balbula zabalduz eta, honela, odola aurikulatik bentrikulura igaotzen da. Sistolean (bentrikuluen hustuketa), ordea, balbak hurbildu egiten dira, odola bentrikulutik irte neta aurikulara igaro ez dadin.
Bi balbula aurikulobentrikular ezberdintzen dira:
-Balbula bikuspidea edo mitrala: ezkerreko aurícula eta bentrikuluak kontaktuan jartzen ditu. Bi balbaz dago osatuta.
-Balbula trikuspidea: eskuineko aurícula eta bentrikulua elkarrekin komunikatzen ditu. Hiru balbak osatzen dute.

2.Balbula sigmoideoak.

Eskuineko balbula sigmoideoak edo birika-enborraren balbulak eskumako bentrikulutik birika-enborrera odol ez-oxigenatu irtetea ahalbidetzen du. Ezkerreko balbula sigmoideoak edo balbula aortikoak bestalde, ezkerreko bentrikulua eta aorta bereizten ditu. Honela, biriketatik datorren odol oxigenatua ezkerreko bentrikulutik irteten da, gorputz osoan garraiatua izateko.
Balbula hauek hiru balbaz daude osatuta.





e)Bihotz-bulkadaren transmisio-sistema.

Sistolean bihotz-muskuluan sortzen diren estimuluak bihotzean bertan sortuak dira. Bihotzak ehun muscular berezi bat dauka, sistema exzitokonduktorea, bihotzean estimuluak sor ditzakeena. Estimulu hauek ehun muscular kardiakotik garraiatzen dira,bihotz-barrunbeen uzkurdura eraginez.
Sistema hau hainbat atalez osatua dago:
-Nodulu sinusala: muskulu-zelulen plexua, goiko kaba benaren zuloaren aurrealdean kokatzen dena.
-Nodulo aurikulobentrikularra: eskuineko aurikulan sinu koronarioaren zuloaren ondoan kokatzen da. Nosulo sinusalean eratzen diren estimuluak eskuineko aurikularen ehun muskularrean zehar hedatzen dira, nodulu aurikulobentrikularrera heldu arte.
-His-en faszikulua: nodulu aurikulobentrikularretik zuzentzen da eta bentrikularteko trenkadaren goiko aldean bi adaretan banatzen da, bata eskuineko bentriklurako eta bestea ezkerreko bentrikulurako.
Prurkinje-ren sarea: His-en faszikuluaren bi adarrek adarkatzen jarraitzen dute, sare bat eratuz bi bentrikulen inguruan; adar-sare honi Purkinje-ren sarea deritzo.