Zirkulazio Aparatua
Zirkulazio-aparatua edo aparatu kardiobaskularra giza gorputzean odola garraiatzen duen sistema da, arteriak, zainak eta bihotza elkarrekin lotuz.Aparatu honen gaixotasunak diagnostikatzen eta tratatzen ondorengo bi espezialitate medikoak arduratzen dira: Kardiologia eta Kirurgia kardiobaskularra.FISIOLOGIA
Alde batetik, oxigenoa (O2) eta elikagaiak dituen odola arterietatik banatzen da gorputzean zehar, organo guztietan, beti ere bihotzak bidalitako bultzadekin (taupadak). Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Birikak - Biriketako zainak - Ezkerreko aurikula - Ezkerreko bentrikulua - Aorta arteria - Arteria periferikoak - Organoak.Bestetik, organo guztietatik bihotzera bueltan, karbono dioxidoa (CO2) eta hondakinak bidaiatzen dira zainetatik. Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Organoak - Zain periferikoak - Kaba zaina - Eskuineko aurikula - Eskuineko bentrikulua - Biriketako arteriak - Birikak.Arnas-aparatuarekiko loturari esker, biriketan gasen (O2 eta CO2) elkar-trukatzea gertatzen da, oxigenoa gorputzean sartuz eta azido karbonikoa kanpora ateraz.Gernu-aparatu eta digestio-aparatuarekiko loturari esker, bestela, elikagaiak eta hondakinak gorputzetik sartu eta kanpora ateratzen dira, aparatu kardiobaskularra beti ere garraio lanak eginez.
1.Ziklo kardiakoa.
Bihotz-taupada bakoitzean aurikuletan etabentrikuluetan egoera batzuk errepikatzendira. Ziklo kardiako horren barruan laxatzekofase bat dago, diastole deritzona, eta jarraianbeste bat, uzkurtzeko fasea, sistole deritzona.
1.Sistole aurikularra: aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola balbula aurikulo-bentrikularren bidez bentrikuluetara igarotzen da.
2.Sistole bentrikularra:Balbula aurikulo bentrikularrak itxi egiten dira eta horren ondoren bentrikuluak uzkurtu egiten dira. Balbula semilunarrak ireki egiten dira eta odola arterietara igarotzen da. Bihotz taupada bakoitzean ezkerreko bentrikulutik irteten den odol-bolumenari bolumen sistolikoa deritzo.
3.Diastole bentrikularra: odola bentrikuluetatik irteten denean, semilunar balbulak itxi egiten dira, aurikulo bentrikularrak ireki, bentrikulua laxatu egiten da eta odola aurikuluetatik bentrikuluetara igarotzen da, horren ondoren sistole aurikularra berriz hasteko.
2.Odol fluxua.
Hemodinamika odol-fluxuak hodi eta bihotzean zehar betetzen dituen lege fisikoen azterketa da.
Odol-fluxua presio-gradientearekiko zuzenki eta erresistentziekiko alderantziz proportzionala da. Odol-fluxu zirkulazio-sistemako puntu jakin batetik denbora unitateko pasatzen den odol bolumena da. Odola presio ezberdintasunak direla eta, zirkulazio sisteman zehar mugitzen da, presio handia dagoen lekutik preio txikiagokorantz.
Bihotzeko ezkerreko bentrikulutik urruntzen garen heinean, hodietako presioa jaitsiz doaz.Ezkerreko bentrikulua eta eskuineko aurikuluaren artean dagoen presio ezberdintasun horrek odola zirkulazio-sistema guztietan zehar mugiarazten du.
· Hodien luzera: Zirkulazio-sisteman hodien luzerak konstante dirau.
· Odolaren likatasuna: Zenbat eta odol likatsuagoa izan erresistentzia handiagoa aurkituko du.
· Hodien erradioa: Bi arrazoi direla medio hauxe da aldagai garrantzitsuena.
Patologiak.
Tabakismoa: Aldagarria den arrisku-faktore nagusia da, kardiopatia iskemikoarekin eta odol-hodien gaixotasunarekin erlazio zuzena daukana. Lehen mailako prebentzio-neurri bakarra erretzeari uztea da.
Hiperkolesterolemia:Kolesterolari buruz hitz egitean, gorputzean duen neurria arrisku-faktore nagusia da. Hau da, gorputzeko kolesterola 200mg/dl baino altuago bada, eritasun kardiobaskularrak garatzeko arrisku handia dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario