viernes, 6 de mayo de 2011

SISTEMA IMMUNOLOGIKOA

SISTEMA INMUNOLOGIKOA
Immunitate-sistema organismoak infekzioaren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da. Mekanismo hauen bitartez organismoak mikrobio patogenoei aurre egiten die, eta baita bere barnean garatzen diren zelula gaiztoak -tumoralak- ere suntsitzen ditu. Halaber, immunitate-sistemak zelula arrotzen sarrera galarazten du.


NOLA DAGO ANTOLATUTA ORGANISMOAREN DEFENTSA?

Defentsarako mekanismoek borroka amaigabea egiten dute, koordinatua eta hierarkizatuta. Defentsa hori mailaz maila egiten da, eta gure gorputzeko hainbat egiturak, organok eta sistemak hartzen dute parte. Defentsarako mekanismo horiek:
  • Azalak eta mukosak, lehenengo babes hesia osatzen dute.
  • Inbaditzaileek hesi horiek gainditzen badituzte, bigarren mailako babesa dago, mekanismo batzuen bidez ( hantura eta sukarra adibidez) eta fagozito zelulen bidez.
  • Aurreko mekanismo horiek nahikoa ez badira, berariazko erantzun immunitarioa ematen zaio; erantzun horretan, zelula mota batzuek eta antigorputzek hartzen dute parte.
ORGANISMOAREN HESIAK

Organismoek kanpoko egiturak dituzte, beste organismo batzuk barnera sartzea eragozteko. Hainbat mota:
  • Hesi anatomikoak: azala eta mukosak dira.  Azalak keratinazko geruza du eta zauririk ez badago, hesi iragangaitza da. Mukosak epitelio ziliatuak eta jariakinak dituzte, mikroorganismoak sartzea eragozteko.
  • Hesi kimikoak: hainbat sustantziak bakterioak garatzea eragozten dute; esaterako: izerdiak.
  • Hesi biokimikoak: jariakin batzuek (malkoak,sudurreko mukosa, txistua,…) bakterioen aurka egiten duten entzimak dituzte, esaterako lisozima.
  • Hesi ekologikoak: mikroorganismoek kontrako baldintzak izaten dituzte gorputzeko zenbait gunetan, bat gorputzaren tenperatura da.






HANTURA, ORGANISMOAREN LEHENENGO ERANTZUNA.

Hanturak berdin eragiten du mikroorganismo mota guztien defentsa mugatua da, gure jakin batzuetan soilik eragiten du. Zauri bat egiterakoan, zelulek histamina jariatzen dute. Kapilarrak iragazkorrago egiten dituen substantzia da, muskulu lisoa lasaitzen du.Zenbait leukozito mota erakartzen eta aktibatzen dituzte. Lehenengo leukozitoak odoleko neutrofiloak eta monozitoak dira, horiek ehunetara igarotzen dira.  Ondoren, monozitoak  joaten dira eta zauritutako ehunera iristean aldaketak izaten dituzte eta makrofagoak bihurtzen dira.
Fagozitoek eragin mugatua dute, mikrobio asko fagozitatzen dituzte eta hil egiten dira,ondorioz zornea sortzen da:bakterio eta neutrofilo hilek osatutako likidoa. Zenbaitetan nahikoa izaten da hasierako fagozitosia sartutako mikroorganismoak deuseztatzeko edo egoera sorreran mantentzeko.Horrela bada organismoaren defentsa-ekintza amaitu egiten da.

ANTIGENOAK.
Bere aurkakoa sortzen duena”, definitu daiteke. Immunitate-sistema martxan jartzen duten molekulak eta antigorputz eta T linfozitoekin erreakzionatzen duten molekulak dira. Antigeno bakoitzak bere antigorputzaren sorrera eragiten du, eta biak batzen diren lekuari epitoto edo determinante antigeniko esaten zaio.Antigenoek eta antigorputzek osagarritasun espazialaren bidez elkarreragiten dute, eta lotura ahulen bitartez lotuta daude (hidrofobikoak edo hidrogenozkoak). Immunitate-sistemarentzat gehienetan ez dira arrotzak izaten organismoko molekula determinante antigenikoak. Norberarena eta inorena bereizteko propietate hori auto-tolerantzia da.
ANTIGORPUTZAK.

Molekula proteiko globular handiak dira. Euren antigenoak diren molekula espezifiko batzuk bakarrik ezagutzen dituzte eta horietara bakarrik lotu daitezke. Von Behringek eta S. Kitasatok aurkitu zituzten 1890ean.Hauen funtzioa, birus eta bakterioak zuzenean detektatzea eta neutralizatzea da, estali eta bildu egiten dituzte gero makrofagoek fagozita ditzaten. Biltzea antigeno-antigorputz multzoa sortzean eratzen diren antigeno elkartuak pilatzea da. Antigorputz bakoitzak bi antigeno elkar ditzake eta hauek determinante pila duenez, beste antigorputzetara elkar daitezke. Honela, antigeno molekularren eta elkarloturiko gorputzen nahastea sortzen da. Hauen egitura geneetan kodifikatua dago.
Ugaztunok milioika antigorputz sortzen ditugu. Zelulek euren gene segmentuen konbinazioa aukeratzen dute, milioi bat baino gehiagoren artean. Antigeno arrotza organismoan sartzean, berari dagokion antigorputza sortzen da. B linfozitoak arduratzen dira antigorputzak sintetizatu eta zirkulaziora esportatzeaz. B linfozito batek antigorputz bat bakarrik sintetizatzen du.Antigorputzen egitura, lau polipeptidoz dago osaturik, disulfurozko bi zubiren bidez elkarturik daude. Bi handiak edo astunak dira (H kateak / heavy) eta besteak arinak (L kateak / Light). L-H-H-L multzoak Y itxura dauka.Gizakiok 5 antigorputz mota ditugu eta immunoglobinak deritzate:
  • Ig G: guztien %80. Gorputz likidoetan, hau da gehien dagoena eta mikroorganismoetara eta toxinak neutralizatzera lehenengo iristen dena. Plazenta zeharkatzeko ahalmena dauka eta enbrioiaren lehenengo etapetan bera arduratzen da babesteaz. Gerora ere amaren esnetik umearen hesteetara igaroko da eta gorputzera zabaldu.
  • Ig A:%13 adierazten du. Plasman eta seromukietan dago.Gorputzaren kanpoko azaleko defentsaz arduratzen da. Bertan bakterioen ugalketa kontrolatzen du.
  • Ig M:%6 adierazten du. Infekzio erantzunetan agertu ohi da. Basoen barrualdean dago. Bakterioen aurkako lehen defentsa lerro indartsua da, zelulak banatu eta suntsitzeko ahalmena du.
  • Ig D:%0-1 adierazten du.Linfozitoen azalean daude eta antigeno hartzailearen lana egiten du (antigenoak aktibatu eta ezabatu)
  • Ig E:sueroan eta kanpo sekrezioetan dago eta %0.002 adierazten du. Organismoaren kanpo azalak babesten ditu eraso patogenoetatik. Baldintza alergikoetan handitu egiten da. Parasito batzuk ere estaltzen ditu eta leukozitoek errazago suntsitu.



SISTEMA IMMUNOLOGIKOAREN DISFUNTZIOAK
HIPERSENTIBERATASUNA: ALERGIAK
Antigeno batekiko bigarren kontaktutik aurrera, neurriz kanpoko erantzun bat sortzen da, alergia. Hori sortzen duen antigenoa alergenoa da.
Erreakzio alergikoan 3 fase daude:
1.Sentiberatasuna (halogeno baten eta indibiduo baten sistema immunearen arteko lehenengo kontaktuan ez dira gaixotasun sintomak agertzen).
2.Mastozitoen aktibazioa(Organismoen eta alergenoaren artean gero izango diren kontaktuetan, azken horren molekulak Ig E antigorputzetara lotzen dira, mastozitoen azalean. Bitartekari alergiko izenekoak alergien sintoma askoren eragileak dira).
3.Beranduko erreakzioa edo jarduera immunitario luzea(Alergenoaren diana ehunetan askaturiko substantziek leukozitoak erakartzen dituzte toki horretarantz; gainera, beste zelula immunitario batzuk ere erakartzen dituzte eta horiek, odol korronteak garraiatuak, basoak uzten dituzte alde horretan).
ALERGIEN SINTOMAK
Sentiberatasuna duen indibiduo batek gaixotasun alergikoaren sintomatologia agertzen du. Alergenoarekin egondako kontaktu motaren arabera sintomak desberdinak izango dira:
  • azaleko kontaktua: urtikaria, ekzema...
  • arnas bidetiko kontaktua: asma, errinitis, doministikuak...
  • aho bidetiko kontaktua: sabeleko mina, beherakoak, gorakoak...
Pertsona askok alergia diote elikagaiei (esnea, arrautza…). Organismoan sartu eta berehala garatzen dituzte aho bidetiko kontaktuaren ondorioz sortutako sintomak.


Immunitate-sistema eta HIESa

  • GIB-ak ehun askoren zelulak infektatzen ditu.
  • GIBa ziklo zelularraren une zehatz batean bakarrik erreplika daiteke.
  • T linfozitoak suntsitzen ditu birus horrek; T linfozitorik gabe sistema immunea guztiz ahulduta geratzen da.
  • GIBaren ahalmen patogenoa larriagotzen duen faktore bat birusaren aldagai piloa sortzeko arriskua da.
ZELULAK SUNTSITZEKO MEKANISMOAK
GIB-aren azaleko antigenoak T linfozitoen azaleko hartzaile proteikoekin akoplatzen dira. Atxikidura gauzatu ondoren, birusaren material genetikoa T linfozitoren barrualdera sartzen da, infekzioa osatuz.
GIB-ak gehien erasotzen dituen zelulak Th linfozitoak dira (linfozito laguntzaileak). Dena den, makrofagoak eta timoren eta burmuinaren zelulak ere kaltetu ditzake. Gongoil linfatikoetan pilatzen dira birus patogenoak, eta bertatik immunitate-sistemaren hondamena antolatzen dute.


LAGUNTZAK SISTEMA IMMUNOLOGIKOARI

Txertaketa

Antigenoaren eta antigorputzaren artean egon daitekeen espezifikotasunean eta oroimen inmunologikoan oinarritzen da.
Motak:
  • Mikroorganismo patogenoaren forma ez arriskutsuak edo motelduak:
Baztangaren birusa kenduta, txertoetan erabilitako gainerako patogenoen anduiak laborategian prestatu behar dira. Patogenoak moteltzeko modua Pasteur-ek aurkitu zuen. Gaixotasun birikoen kontrako txerto gehienak laborategietan luzaro hazitako anduietatik lortzen dira. Badirudi patogenoaren ugaritze jarraituetan gertatzen diren mutazioek eragiten dutela moteltze hori.
  • Konposatu kimikoen bidez hildako mikroorganismoak:
Gaixotasun birikoen aurka erabiltzen diren txertoak hauek dira: Salk polioaren aurkakoa, A motako gripearena edo amorruarena. Bakterianoen artean, sukar tifoidearena eta kukutxeztularena.
  • Era kimikoan aldaturiko toxina bakterianoak edo toxoideak:
Gaixotasun bakteriar batzuekiko immunitatea, bakterioek sortzen dituzten toxinak neutralizatzean datza. Egoera immunea sortzeko toxoideak erabiltzen dira. Toxoideak toxina bakterianoaren forma inaktibatoa edo toxikoa ez dena da; baina antigorputz batzuen produkzioa suspertzeko ahalmena dauka eta horiek gaixotasuna sortzen duen forma aktiboa neutralizatzen dute.
  • Antigeno garbituak:
Estalpe birikoaren proteina batek edo determinante antigenetikoak dituzten peptido batzuek erantzun immunea sor dezakete.

·        Txertoak eta bioteknologia

1.Proteina garbituetan oinarritutako txertoak;beharrezkoa da antigeno garbituak isolatzea, antigeno horiek sortzeko geneak klonatzea eta antigorputz monoklonalak erabiltzeak.
2.Peptido sintetikoen bidez eginiko txertoak. Teknika immunokimikoak eta ordenagailuz lagunduriko ekipo automatizatuekin egindako ikerketak erabiltzen dira.
3. Peptido sintetiko aktiboekin eginiko txertoak ahotik hartzekoak.


viernes, 1 de abril de 2011

Iraitz-aparatua

1.IRAITZ-APARATUA.


Iraitz-aparatua zeluletako errekuntzan sortutako hondakinak kanporatu ahal izateko balio du. Iraizketan parte hartzen duten organo nagusiak giltzurrunak eta maskuria dira gernu bidez kanporatzeko. Hala ere, izerdiaren bitartez ere kanporatzen ditugu hainbat hondakin.Gure gorputzean odolak zirkulatzen du. Odola giltzurrunetara iristean bertan aurkitzen diren iragazkiek odoleko zikinkeria eta hondakinak garbitzen dituzte. Jasotako hondakinak bildu eta gernua osatzen dute. Gernua ureterretatik pasa eta maskurira pasatzen da. Maskuria betetzen denean pixa galea sentitzen dugu eta gernua uretratik kanporatzen dugu.
Bestalde, ez ditugu hondakin guztiak gernu bidez kanporatzen, izerdiak ere badu bere papera iraitz aparatuan. Gure gorputzeko larruazalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Nahiz eta guruin hauek gorputz guztian banatuta egon, leku batzuetan ugariagoak dira: eskuak, besapeak eta oinazpiak esaterako. Izerdia poroen bidez kanporatzen dugu etengabe eta lurrintzean larruazala freskatzeko eta gorputza maila egokian mantentzeko balio du.Iraiztea honela egin behar da: odola giltzurrunetara iristean, giltzurrunetan dauden iragazkiek odoleko hondakin guztiak jaso eta odola garbitzen dute, jasotako hondakinekin gernua edo pixa osatuz.Gernua ureterretatik maskurira pasatzen da. Maskuria betetzen danean,pixa galea sentitzen dugu, eta txiza egitean gernua uretratik kanporatzen dugu.

2.GILTZURRUNEN EGITURA.

                           
Giltzurrunak, kolore nabar gorria, azal leuna eta indabaren forma duten organo bikotea dira. Giltzurrun batek 10-12 cm-ko luzeera, 6 cm-ko zabalera eta 3 cm-ko lodiera du. Bizkarrezurraren ondoan eta alde banatan kokaturik daude, dortsal lunbarra ornoen altueran. Eskuineko giltzurruna beherago kokatzen da. Giltzurrunak gantz perirrenalez inguratuta daude eta honen inguruan eta guruin suprarrenala ere inguratuz, zuntzezko kapsula ageri da.


3.GERNU-BIDEAK.


A)Ureterrak: Psoas muskuluarekin erlazionatuta dauden hodii muskularrak dira, maskurian isurtzen direnak. Hiru ataletan bana daitezke: abdominala, iliakoa eta pelbikoa. Bestalde, ureterrek bi atal estu aurkezten dituzte, ureteropelbis bilkura eta ureterobesikal bilkura.
Ureterrak hiru geruzaz osatuta daude: mukosa, epitelio poliorfo eta pseudoestratifikatuaz eratua; muskularra, barruko geruza longitudinala eta kanpoko geruza zirkularraz osatua, eta adbentizia.
Baskularizazioa, giltzurrun-arteriatik, ugal-arterietatik (espermatikoa eta obarioa) eta gerri-arteriatik dator. Benak arteriak laguntzen dituzte. Bestalde inerbazio sinpatikoa, parasinpatikoa eta sensitiboak dituzte.

4.PATOLOGIAK.


1.Giltzurrunetako minbizia:

Giltzurrunetako minbizia pertsona nagusiengan 55-60 urte eta batez ere gizonengan agertzen da. Honen arrisku-faktore nagusiena, onakoak dira: tabakoa, kadmioa, dialisiak sortzen dituen kisteak eta faktore genetikoak.

Zirkulazio aparatua

Zirkulazio Aparatua

Zirkulazio-aparatua edo aparatu kardiobaskularra giza gorputzean odola garraiatzen duen sistema da, arteriak, zainak eta bihotza elkarrekin lotuz.Aparatu honen gaixotasunak diagnostikatzen eta tratatzen ondorengo bi espezialitate medikoak arduratzen dira: Kardiologia eta Kirurgia kardiobaskularra.


FISIOLOGIA

Alde batetik, oxigenoa (O2) eta elikagaiak dituen odola arterietatik banatzen da gorputzean zehar, organo guztietan, beti ere bihotzak bidalitako bultzadekin (taupadak). Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Birikak - Biriketako zainak - Ezkerreko aurikula - Ezkerreko bentrikulua - Aorta arteria - Arteria periferikoak - Organoak.Bestetik, organo guztietatik bihotzera bueltan, karbono dioxidoa (CO2) eta hondakinak bidaiatzen dira zainetatik. Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Organoak - Zain periferikoak - Kaba zaina - Eskuineko aurikula - Eskuineko bentrikulua - Biriketako arteriak - Birikak.Arnas-aparatuarekiko loturari esker, biriketan gasen (O2 eta CO2) elkar-trukatzea gertatzen da, oxigenoa gorputzean sartuz eta azido karbonikoa kanpora ateraz.Gernu-aparatu eta digestio-aparatuarekiko loturari esker, bestela, elikagaiak eta hondakinak gorputzetik sartu eta kanpora ateratzen dira, aparatu kardiobaskularra beti ere garraio lanak eginez.




1.Ziklo kardiakoa.


Bihotz-taupada bakoitzean aurikuletan etabentrikuluetan egoera batzuk errepikatzendira. Ziklo kardiako horren barruan laxatzekofase bat dago, diastole deritzona, eta jarraianbeste bat, uzkurtzeko fasea, sistole deritzona.

1.Sistole aurikularra: aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola balbula aurikulo-bentrikularren bidez bentrikuluetara igarotzen da.

2.Sistole bentrikularra:Balbula aurikulo bentrikularrak itxi egiten dira eta horren ondoren bentrikuluak uzkurtu egiten dira. Balbula semilunarrak ireki egiten dira eta odola arterietara igarotzen da. Bihotz taupada bakoitzean ezkerreko bentrikulutik irteten den odol-bolumenari bolumen sistolikoa deritzo.

3.Diastole bentrikularra: odola bentrikuluetatik irteten denean, semilunar balbulak itxi egiten dira, aurikulo bentrikularrak ireki, bentrikulua laxatu egiten da eta odola aurikuluetatik bentrikuluetara igarotzen da, horren ondoren sistole aurikularra berriz hasteko.


2.Odol fluxua.


Hemodinamika odol-fluxuak hodi eta bihotzean zehar betetzen dituen lege fisikoen azterketa da.
Odol-fluxua presio-gradientearekiko zuzenki eta erresistentziekiko alderantziz proportzionala da. Odol-fluxu zirkulazio-sistemako puntu jakin batetik denbora unitateko pasatzen den odol bolumena da. Odola presio ezberdintasunak direla eta, zirkulazio sisteman zehar mugitzen da, presio handia dagoen lekutik preio txikiagokorantz.
Bihotzeko ezkerreko bentrikulutik urruntzen garen heinean, hodietako presioa jaitsiz doaz.Ezkerreko bentrikulua eta eskuineko aurikuluaren artean dagoen  presio ezberdintasun horrek odola zirkulazio-sistema guztietan zehar mugiarazten du.
·        Hodien luzera: Zirkulazio-sisteman hodien luzerak konstante dirau.
·        Odolaren likatasuna: Zenbat eta odol likatsuagoa izan erresistentzia handiagoa aurkituko du.
·        Hodien erradioa: Bi arrazoi direla medio hauxe da aldagai garrantzitsuena.

Patologiak.


Tabakismoa: Aldagarria den arrisku-faktore nagusia da, kardiopatia iskemikoarekin eta odol-hodien gaixotasunarekin erlazio zuzena daukana. Lehen mailako prebentzio-neurri bakarra erretzeari uztea da.

Hiperkolesterolemia:Kolesterolari buruz hitz egitean, gorputzean duen neurria arrisku-faktore nagusia da. Hau da, gorputzeko kolesterola 200mg/dl baino altuago bada, eritasun kardiobaskularrak garatzeko arrisku handia dago.




 
 

Bihotza

1.BIHOTZA


Bihotza egitura konikoa duen hiru geruzaz (endokardioa,miokardioa eta perikardioa) osatutako organoa dugu. Lau barrunbe aduzca, bi aurícula eta bi bentrikulu, odol-hodi nagusien komunikabideak osatuz. Bihotza toraxean kokatua dago eta zirkulazio-errai nagusia da.

a)Bihotzaren aurpegiak.


Aurreko aurpegiak bihotza bere kokaera bentralean aurkezten du. Batez ere askuineko bentrikuluaz dago osatuta. Eskuineko bentrikulua eskuineko aurikularen eta ezkerreko bentrikuluaren artean kokatzen da. Eskuineko bentrikulutik birika-enborra irteten da eta honen gainean aortaren makoa dago, ezkerreko bentrikulutik irteten dena.
Atzeko aurpegiaren eskuin aldean eskuineko aurícula kokatzen da eta ezkerrean ezkerreko aurícula. Eskuineko aurikulan, beraz, beheko eta goiko kaba benak bukatzen dira eta ezkerreko aurikulan, birika-benak. Aurpegi honen goialdean, birika-enborraren banaketa agertzen da, bi birika-arteriak sortzen direlarik, eskuinekoa eta ezkerrekoa. Bestalde, engorraren banaketaren gainean aortaren makoa kokatzen da.
Bihotzaren beheko aurpegia, diafragmaren gainean kokatuta dagoena, ezkerreko bentrikuluaz dago osatuta batez ere.




b) Bihotzaren barrunbeak.

1.Aurikulak.

Eskuineko aurikulan goiko kaba bena eta beheko kaba bena bukatzen dira. Hauek gorputz osoan bildutako odol ez-oxigenatua bihotza ekartzen dute, bertatik biriketara oxigenatzera joan dadin. Aldi intrauterinoan, eskuineko aurikulara heltzen den odol ez-oxigenatua ezkerreko aurikulara igotzen da, bien arteko tabikean dagoen zulo batean zehar. Zulo honi zulo obala deritzo. Zulo hau garapenean zehar itxi egingo da. Bihotzren itzulera benosoa sinu koronarioan jasotzen da eta honen sinu koronarioaren zuloa zulo obalaren azpialdean kokatzen da.

Ezkerreko aurikulan birika-benak bukatzen dira. Hauek biriketatik odol oxigenatua elkartzen duta bihotzera, bertatik gorputz osora zabal dadin.

2.Bentrikuluak.

Bentrikuluek osatzen duten muskulatura aurikuletakoa baino garatuakoa da. Bentriluek bihotzera heltzen den odola bultztu behar dute, nolabait, bai gorputz osora, bai biriketara.
Horma muskular honetatik luzapen batxuk irteten dira, muskulu papilarrak deritzenak. Muskul hauetan balbula  aurikulobentrikularren korda tendinosoak kokatuko dira. Balbulen balben posizioa hauen bidez kokatzen da, balbulak zabal edo itxi daitezen . Korda tendinosoak balbulen balben eta muskulu papilarren artean ezartzen diren tendió-kordak dira.
Eskuineko bentrikulutik birika-enborra irteten da, bentrikuluetara heltzen den odol ez-oxigenatua biriketara eramateko. Ezkerreko bentrikulutik aorta irteten da, biriketatik bihotzera datorren odol oxigenatua gorputz osora banatzeko.





 d)Bihotz-balbulak.

1.Balbula aurikulobentrikularrak.

Balbula hauek aurícula eta bentrikuluen artean kokatzen dira odolari noranzko batean bakarrik igarotzen uzbeko. Balbulak balba batzuek osatzen dituzte eta hauetatik korda tendinosoak luzatzen dira; muskulu papilarrei batzen zaizkie hauek. Balbulak Ixtln direnean, korda tendinosoek balba aurikulara atzeratzea galarazten dute, muskulu papilarrak gogor teinkaturik daudelako.
Diastolean (bentrikuluen betetzea) balbak banatu egiten dira, balbula zabalduz eta, honela, odola aurikulatik bentrikulura igaotzen da. Sistolean (bentrikuluen hustuketa), ordea, balbak hurbildu egiten dira, odola bentrikulutik irte neta aurikulara igaro ez dadin.
Bi balbula aurikulobentrikular ezberdintzen dira:
-Balbula bikuspidea edo mitrala: ezkerreko aurícula eta bentrikuluak kontaktuan jartzen ditu. Bi balbaz dago osatuta.
-Balbula trikuspidea: eskuineko aurícula eta bentrikulua elkarrekin komunikatzen ditu. Hiru balbak osatzen dute.

2.Balbula sigmoideoak.

Eskuineko balbula sigmoideoak edo birika-enborraren balbulak eskumako bentrikulutik birika-enborrera odol ez-oxigenatu irtetea ahalbidetzen du. Ezkerreko balbula sigmoideoak edo balbula aortikoak bestalde, ezkerreko bentrikulua eta aorta bereizten ditu. Honela, biriketatik datorren odol oxigenatua ezkerreko bentrikulutik irteten da, gorputz osoan garraiatua izateko.
Balbula hauek hiru balbaz daude osatuta.





e)Bihotz-bulkadaren transmisio-sistema.

Sistolean bihotz-muskuluan sortzen diren estimuluak bihotzean bertan sortuak dira. Bihotzak ehun muscular berezi bat dauka, sistema exzitokonduktorea, bihotzean estimuluak sor ditzakeena. Estimulu hauek ehun muscular kardiakotik garraiatzen dira,bihotz-barrunbeen uzkurdura eraginez.
Sistema hau hainbat atalez osatua dago:
-Nodulu sinusala: muskulu-zelulen plexua, goiko kaba benaren zuloaren aurrealdean kokatzen dena.
-Nodulo aurikulobentrikularra: eskuineko aurikulan sinu koronarioaren zuloaren ondoan kokatzen da. Nosulo sinusalean eratzen diren estimuluak eskuineko aurikularen ehun muskularrean zehar hedatzen dira, nodulu aurikulobentrikularrera heldu arte.
-His-en faszikulua: nodulu aurikulobentrikularretik zuzentzen da eta bentrikularteko trenkadaren goiko aldean bi adaretan banatzen da, bata eskuineko bentriklurako eta bestea ezkerreko bentrikulurako.
Prurkinje-ren sarea: His-en faszikuluaren bi adarrek adarkatzen jarraitzen dute, sare bat eratuz bi bentrikulen inguruan; adar-sare honi Purkinje-ren sarea deritzo.


viernes, 25 de marzo de 2011

Arnas aparatuaren gaixotasunak

1.Gaixotasun obstruktiboak.

Gaixotasun hauek duten ezaugarri nagusia arnas.-bideen obstrukzioa da.
Normalean kronikoak izaten dira, gaixoek eztul kronikoa dute, kirola egiteko zailtasun handiak eta gasen trukaketan arazoak dituzte.
Gaixotasun hauen artean honako hauek dira aipagarrienak:
1.Biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoa (BGBK): talde honetan bi gaixotasun daude:

·        Bronkitis kronikoa: muki-jariaketaren ugaritze patologikoa agertzen da, airearen igarobidea oztopatuz.
·        Enfisema: birika-albeoloak handitu egiten dira, mintz albeolo-kapilarra  apurtuz, honela gasen elkaraldaketa eragozten delarik.
 

 
2.Asma: zenbait estimuluren ondoren muskulu leunaren gehiegizko uzkurdura gertatzen da, airearen sarrera eta irteera oztopatuz.

 
BGBK batez ere tabakoa erretzen duten pertsonengan agertzen da. Gaixotasun hauen arrisku faktore nagusia dugu. Erretzen duten pertsonen artean %15-ek BGBK bat garatzen dute. Beraz, BGBKa prebenitzeko dagoen bide garrantzitsuena, erretzeari uztea edo ez erretzea da.
Tabakoa biriketan honako eraginak sortzen ditu:
-Neutrofiloak batzen ditu,beraien jarduera elastasikoa bultzatuz eta,honela, albeoloen zutz elastikoak apurtzen dira.
-Oxidazioa.
-Muki-guruinen hipertrofia, bronkokonstrikzioa eta zilioen mugimenduen eragozpena eragiten du, modu honetan arnas-hodiek aireari jartzendioten   erresistentzia gehitzen da.

 
2.Birikako minbizia

Gizonengan agertzen den minbizi nagusia da eta emakumeengan zein gizonengan, hilkortasun tumoralaren lehen kausa. Batez ere 55-65 urte arteko pertsonengan agertzen da.
Birikako minbizian arrisku faktore nagusietako bat, tabakoa dugu. Minbizi hau duten gaixoen artean %90a erretzaileak dira. Ez erretzaileen artean, agertzen diren birikako minbizien %25a erretzaile pasiboak izateagatik agertzen da. Beraz prebentzioa burutzeko faktore garrantzitsuena erretzeari uztea da. Erretzeari uztean,birikako minbizia izateko arriskua ustez urte gutxituz doa, lehenengo urtean %50a gutxituz eta 10-15 urteren ondoren arriskua ez-erretzaileena bestekoa izango da.
Gure inguruan, prebeni daitezkeen hilkortasun-kausen artean, tabakoa lehena da. Birikako minbizian badaude beste arrisku-faktore batzuk, esaterako:erradona,asbestoa,etab. Baina hauek garrantzi gutxiago dute minbiziaren ehunekoez hitz egiterakoan.
Bestalde, ez dago gaur egun bigarren mailako prebentzio edo “screening” teknikarik birikako minbizia sintomen-aurreko aldian diagnostikatzeko. Normalean, sintomatologia agertzen denerako, birikak hondatuta egon ohi dira.
 3. Tuberkulosia


Micobacterium tuberculosis izeneko bakterioak sortzen duen gaixotasun granulomatosoa dugu. Normalean biriketan agertzen da, baina beste organo batzuetan ere ager daiteke. Gaixotasun hau ez bada modu egokian zaintzen, bakterio honek birika suntsitu egiten du, barrunbe handiak eratuz.
Gure inguruan tuberkulosia gizon gazteengan %70 agertzen da batez ere. Duela zenbait urte, tuberkulosiaren prebalentzia guntxitu egin zen, baina azken urteotan gehituz joan da, HIES-ari loturiko kasu berriak agertu baitira.
Tuberkulosia sortzen duen bakterioa airearen bidez transmititzen da, normalean tuberkulosia pertsona batetik beste batera kutsatzeko, bizikidetzako zenbait hilabete behar dira. Airearen bidez kutsatzen diren gaixotasunen prebentzio-teknikak nahiko mugatuak dira. Gaur egun arrisku handieneko lekuetan bakarri erabiltzen dira, batez ere, osasun zentroetan. Airearen tratamenduko metodoak erabiltzen dira: filtrazioa, izpi ultramoreak,aireztapena,etab.
Bestalde zainketa epidemiologikoak beharrezkoak dira. Pertsona batek tuberkulosia duenean, berarekin bizitzen egon diren pertsonei, tuberkulinaren proba egin behar zaie. Honen bidez, pertsona hau bakterioarekin kontaktuan egon den jakingo dugu. Litekeena da pertsona hau kontaktuan egon arren bakterioarekin, gaixotasuna ez garatzea; kasu horretan kimioprofilaxio ezarriko zaio, farmako baten bidez, gaixotasuna ez garatzeko. Bestalde, gaixotasuna garatzen badu, tuberkulosiaren tratamendua ezarri behar zaio. Tuberkulinaren proba negatiboa denean, hau da, bakterioarekin kontaktuan egon ez denean , ez da ezer egin behar.
Euskal Autonomia Erkideagoan jaio berriei, hilabete bat dutenean, tuberkulosiaren kontrako txertoa jartzen zaie.

 
4.Pneumonia

Bakterio ezberdinek sor dezakete gaixotasun hau, baina arruntena Sterptococo neumonie-a da. Honek biriken inflamazioa eragiten du.
Bakterio hau ere airearen bidez trasmititzen da; beraz, prebentzio-metodoak tuberkulosiaren berberak dira.